:: igurzkariak ::
|
Euskaran, igurzkarien ordena sei elementuk
osatzen dute, bost artikulazio puntutan banatuak:
|
Ezpain-
hortzetakoa |
|
Sabaikaria |
Belarra |
Glotala |
Igurzkariak |
|
|
|
|
|
Grafiak |
|
|
|
|
|
Horietatik hiru, fonema igurzkariak dira, dagozkien fonema afrikarien
korrelatoak. Beraz, euskarak xistukarien honako azpisistema
hau du:
|
Igurzkaria |
Afrikaria |
Hobietako
dorsala |
 |
 |
Hobietako
apikala |
 |
 |
Sabaikaria |
 |
 |
Afrikarien kasuan bezala, hauek ere badituzte errealizazio ahostunak,
usutasunean eta jatorriari dagokionez euskalkien arabera aldatzen
direnak.
Sabaikarietan, [ʒ] zubereran
eta bizkaieraren hizkera batzutan agertzen da hasierako posizioko
/j/ hurbilkari ahostunaren bilakabidearen ondorio bezala,
eta zenbait hizkeretan, batez ere bizkaierazkoetan, hiatoetan epentesi
bezala. Bilakabide honen hurrengo urratsa igurzkari ahoskabea da
[ʃ], gaur egun zaraitzeran eta
aezkeran gertatzen dena; horrez gain, ager daiteke mendebaldeko
euskalkietan ere, batez ere bizkaieran, bokal talde heterosilabiko
berezietan epentesi bezala. Iparraldeko euskalkietan xistukari igurzkari
ahostunak frantseseko mailebu lexikoetan gerta daitezke.
Afrikarien kasuan bezain orokorki ez bada izan ere, euskalkiek duela
gutxi arte bereizi izan dituzte hiru igurzkariak; halere, grafian,
dorsalaren ordez apikala XVI. mendean ere erregistra daiteke, batez
ere bizkaieran. Gaur egun, batez ere Hegoaldeko euskalkietan, bi
fonema hobietakoen bateratze-bilakabidea hedatzen ari da,
eta, dagoeneko, burutua aurkitzen da bizkaieraz. Bi hauen murrizketa,
afrikarien kasuan ez bezala, igurzkari apikalaren alde ebatzi da.
Euskararen kontsonante sistema zaharrak ez zuen ezpain-horzkari
igurzkaria, /f/, alegia,
euskalki bakoitza garai desberdinetan hartuz joan zena. Egun, ez
da berdin agertzen euskalki denetan, ezpaita ageri bizkaieraren
ekialdeko azpieuskalkian, gipuzkeran eta iparraldeko goinafarreraren
zenbait hizkeretan, non, mailebuetan, biezpainkari leherkari ahoskabeaz
ordezkatzen den orokorki.
Igurzkari belarra, /x/,
berrikisko agertua da hizkuntzan, aurreneko testigantzak XVII. mendekoak
baitira. Oro har, /j/ ([j > ʒ > ʃ > x]) hurbilkari sabaikariaren
bilakabidez garatua da, jatorri desberdineko beste kasu batzutan
ager badaiteke ere. Elementu hau Hegoaldeko euskalkietan bakarrik
gertatzen da, baina balio bereizgarriz gipuzkeran eta bizkaieraren
eta iparraldeko goinafarreraren zenbait aldakitan besterik ez.
Igurzkari glotal, /ɦ/,
euskalki orotakoa garai zaharrean, galduz joan da azken bederatzi
mendeetan: Hegoaldeko euskalkietan galera XVI. mendean itxi zen,
Iparraldekoetan, aldiz, XX. mende arte gorde delarik. Egun, zubererak
besterik ez du balio bereizgarriz. |
|
|