INTRANET Euskara|Español|English|Français
FONATARI - euskal fonetikaren ataria

euskal fonetikaren ataria

:: afrikariak ::

Euskarak hiru fonema afrikari ditu, hirurak xistukarien sailekoak, artikulazio toki aski murritzean:

 
Hobietakoa
Dorsala Apikala
Sabaikaria
 
Afrikariak
Grafiak


Fonema sabaikaria aurreratua da eta, beraz, sabaiaurrekotzat ere har daiteke. Afrikari hauek ahoskabeak dira, baina badituzte aldaki ahostunak, euskalki batetik bestera usutasunari eta jatorriari dagokienez aldatu egiten direnak: esaterako, Iparraldeko euskalkietan, batez ere zubereran, kanpotikoak dira (frantsesetiko mailebuak); bizkaieraz, berriz, kostaldean, barne-jatorrikoak dira (/j/ sabaiko hurbilkariaren bilakabidez).

Euskalki denek eutsi dizkiete hiru fonema hauei duela gutxi arte, baina nahasketak, grafietan behinik behin, XVII. mendez geroztik gutxienez jaso daitezke bizkaieraz. Egun, bateratze bilakabidea gertatzen ari da hobietako bi fonemen artean, honela hiruko azpisistematik bi fonema afrikari ahoskabetakora igarotzen da, bata, sabaikaria delarik, eta bestea, hobietakoa (dorsala gehienbat); kasuren batzutan, esaterako bizkaieraz, bilakabide hori dagoeneko burutua aurkitzen da.
 
EUSKARAREN HOTSAK|DOKUMENTU BASEA|AHOSKERAK
Deustuko Unibertsitatea Fonetika Laborategia Bizkaiko Foru Aldundia
:: © FONATARI ::