:: dardarkariak ::
|
Euskarak bi fonema dardarkari ditu,
biak hobietakoak:
Elementu hauen fonematasuna bokalartean baizik ez da gertatzen,
beste testuingurutan neutralizatu egiten baitira. Dardarkariak ez
dira ageri hasierako posizioan, asimilatu gabeko mailebutan izan
ezik.
Fonema dardarkariek zenbait aldaki dute: garrantzitsuenak, hurbilkaria
[ɹ] (batez ere bokalartean) eta asibilatua [ɾ̌] (egoera
inplosiboan, batik bat amaierakoan, eta xistukarien aurrean).
Iparraldeko euskalkietan, frantsesaren eraginez, dardarkari ubularra
ere gertatzen da [ʀ], zein hobietakoa lekutzen ari den. Zubereraz,
bestalde, kasu bakanetan izan ezik, bokalarteko dardarkari bakunaren
galera gertatu da. Guzti hori kontutan izanik, elementu hauen egoera
fonematikoa nahastuxea da. |
|
|