:: leherkari ahokariak ::
|
Leherkari ahokariek, euskaran, lau
artikulazio puntu dituzte:
|
Biezpainetakoa |
Hortzetakoa |
Sabaikoa |
Belarra |
Leherkari
ahokariak |
|
|
|
|
Grafiak |
|
|
|
|
Bikote bakoitzekoak elkarren artean ahostasunaren ezaugarriaren
bitartez bereizten dira (ez, ordea, erabateko hasieran eta amaieran).
Bestalde, /b/, /d/
eta /g/ ahostunek aldaki hurbilkariak
ere badituzte, [β],
[ð]
eta [ɣ],
batez ere bokalartean.
Bikote sabaikaria besteen egoeratik bereizi egiten da: ahostunaren
fonematasuna zalantzazkoa da; haren errealizazio fonetikoa oso desberdin
agertzen da eta euskalki batzuetan noizbehinka baizik ez da gertatzen.
Ahoskabean, berriz, afrikaritzeko joera gero eta gehiago nabari
da. Beraz, herskarien murrizketa-bilakabidea gertatzen ari dela
esan daiteke.
Iparraldeko euskalkietan (lapurtera, mendebaldeko behenafarrera,
ekialdeko behenafarrera eta zuberera), duela gutxi arte baziren
leherkari ahoskabe aspiratuak:
biezpainkaria /pʰ/
horzkaria /tʰ/
belarra
/kʰ/
Gaur egun, zubereraz baizik ez dira ageri arruntean. |
|
|