:: Tipologikoa ::
|
Linguistika historikoak erabiliriko
ikerketa metodoek balio izan ez dutenez euskara bereizi eta talde
edo familia baten sailkatzeko, ikasketa historikoak eta genetikoak
alboratuak izan dira. Bestalde, gaur egun, saio interesgarrienak
tipologia linguistikoaren metodologiatik abiatzen dira, hau
da, hizkuntza naturalak eraikuntza gramatikazkoaren ezaugarri propioak
kontutan izanik sailkatzera.
Metodo honek talde osoaren kidetasun edo berdintasun adierazgarrienak
hartzen ditu kontutan, hizkuntz unibertsalak, hizkuntzen eraikuntz
mekanismoak eta auzoaren eraginez sor daitezken egitura paraleloak.
Izan ere, euskarak, hizkuntza erromanikoa ez delarik ere, inguruko
erromantzeekin hain luzaro elkar hukitzen izan ondoren, baditu bere
egungo sisteman zenbait hizkuntz ezaugarri erromantzeen interferentzien
ondorioz; alderantziz ere, hizkuntza erromaniko horiek izan dituzte
euskarari zor zaizkion zenbait bilakaera.
Ikasketa hauek oraindik hazten daude eta ez dago erabateko ondoriorik
aintzintzerik euskara zein hizkuntz taldetan koka daitekeen
jakiteko. Halaber, ukitzeari dagozkion eraginen ikasketak ere birbegiratzen
ari dira, orainokoak lan partzialak baitira eta, nolanahi ere, lan
osoagoak eta taldeko hizkuntz sistema denak aztertzen dituztenak
dira ezinbesteko. |
|
|