
1. Muga X. mendean
2. Muga XVI.-XVIII. mendeetan
3. Muga XIX. mendean
4. Muga XX. mende erdialdera
Euskara eta erromantzearen arteko
elebitasun-aldiak luze iraun zuen Arabako eta Nafarroako erdiguneko
toki zabaletan. Haatik, Araban euskararen galera nabarmenki garatu
zen XVIII. mendean eta Nafarroan ere XIX mendeko bigarren erdian
hasi zen galera. Izan ere, Hegoaldeko goinafarrera euskalkia, Luis
Luziano Bonapartek XIX. mendearen bigarren erdian bildu zuena eta
euskalki guzien artean hedadurarik handienekoa zena, gaur egun,
egiaz, galdua da.
Iparraldeko lurraldeetan (Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa),
euskara XIX. mendearen hastapenetan hasi zen galtzen, Frantziako
Iraultzan, Convention garaian, frantsesaren erabilera hizkuntza
estatal eta bakar bezala bermatzeko inposatu ziren arauen ondorioz.
XIX. mendearen azken herenean, eragin indartsua gertatu zen
euskararen alde. Hegoaldeko lurralde denetan elkarteak eta
aldizkariak sortu ziren euskara aztertzeko. Bere garapen literarioa
ere garai honetan bultzatu zen.
Azpimarratzekoa da, bestalde, urte hauetan Europan euskarari buruzko
ikasketek hartu zuten garrantzia, Humboldt-ek bultzatuak lehenengo eta
Schuchardt-ek geroago.
|