
1. Muga X. mendean
2. Muga XVI.-XVIII. mendeetan
3. Muga XIX. mendean
4. Muga XX. mende erdialdera
Garai honetan aldaketa gutxi jasaten
ditu euskararen egoera geografikoak. Nafarroako eta Arabako
hegoaldeak erromantzeak dira nagusiki, eta lurralde horien hiriburuek,
Iruñea eta Gasteiz alegia, elebidunak diren arren, euskaldun biztanlego
ugaria dute zenbait bidaiariren lekukotasun idatziek eta dokumentazio
propioak agertzen dutenez. Euskal herriko beste lurraldeek euskara
gordetzen dute, Lapurdiko hiriburua, Baiona, han kokatu zen gaskoi
kopuru handia zela-eta Erdi Aroan galdu zuena, eta Bizkaiko eskualde
mendebaldekoenak izan ezik.
|