
1. Muga X. mendean
2. Muga XVI.-XVIII. mendeetan
3. Muga XIX. mendean
4. Muga XX. mende erdialdera
Goiz Erdi Aroari dagokionez,
ez da euskal lekukotasunik ezagutzen. Iraun duen dokumentazio apurra
latinez idatzia dago. Uste denez, garai honetan euskaldunduko zen
Errioxa Garaia eta Burgoseko iparraldea, batez ere Arabako jendearen
emigrazioaren eraginez. Euskal Herriko Iparraldean, Akitania erromanizatu
egin zen, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa izan ezik.
Berant Erdi Aroan, Hueskan eta Errioxa Garaian oraino erabiltzen
zen euskara, baina eratzen ari ziren erromantze berriek, ezaugarriren
batzuk euskaratik jasoz bestalde, tairik gabe lekutzen zuten euskara.
Garai honetakoa da euskaraz idatziriko lehen lekukotasuna Glosas
Emilianenses dokumentu aipatuan.
|