
1. Muga X. mendean
2. Muga XVI.-XVIII. mendeetan
3. Muga XIX. mendean
4. Muga XX. mende erdialdera
Erromatarrak Galiara eta Penintsula
Iberikora iritsi zirenean, jaso diren lekukotasunen arabera, euskaraz
egiten zen eremua gaurkoa baino askoz ere zabalagoa zen: iparraldean,
Akitaniako lurraldean, Garona ibaiaren mugaraino; ekialdean, Hueskan
eta Ekialdeko Piriniotako zati baten; mendebaldean, Asturiaseraino;
eta hegoaldean, Errioxako eta Burgoseko iparraldeko lurretaraino.
Nolanahi ere, Penintsulari dagokionez, mugak ez dira batere zehatzak,
lurralde hauetan kokatuz joan ziren zenbait herri indoeuroparrek,
zeltarrek batipat, hein handian ezabatu egin zituztelako beraien
aurretiko hizkuntz egoeraren aztarna adierazgarriak.
Mediterraneo inguruko toponimia zaharrena aztertuz, bada antzekotasunik
zenbait hizkuntz ezaugarritan eta, beraz, suposa daiteke, garai
baten, bazela ere hizkuntz multzoren bat ahaidetakoa, zeintzuren
agerkari bakarra, egun, euskara bilaka daitekeena.
Erromatarren garaipenaren eta kristautasunaren hedapenaren ondorioz
gertatu zen latineratzea, batez ere Nafarroan eta Araban eta Pirinioen
alderdi bietan, ezaguna da.
|