
1. Muga X. mendean
2. Muga XVI.-XVIII. mendeetan
3. Muga XIX. mendean
4. Muga XX. mende erdialdera
Ez dago zer esatekorik asko euskarari
buruz 2.000 urtetan atzera eginez. Ez dago ez lekukotza
idatzirik ez aipamenik hizkuntzaz edo biztanleez aldi
horren aurretikorik eta, beraz, zail gertatzen da hizkuntzaren eremuari
buruzko deskribapenak egitea, uste hutsezkoa izan ezean.
Egun
arte egin diren ikasketa antropologiko zorrotzenek diotenez, euskal
gizakia in situ garatu omen zen Cromagnoneko gizakitik bilakatua
eta, era berean, hizkuntza ere, antza denez, bertan joango zen bere
ezaugarriak mamitzen. Gaitzetsi egiten dira, beraz, euskal gizakia
eta haren hizkuntza emigrazioaren ondorio bezala aurkezten dituzten
teoriak, nahiz emigrazioak Europako ekialdekoak izan, nahiz Kaukasokoak,
nahiz Afrikakoak, nahiz beste edonongoak.
|