INTRANET Euskara|Español|English|Français
FONATARI - euskal fonetikaren ataria

euskal fonetikaren ataria

:: Juridikoa ::


Euskal lurraldeetako hizkuntza ofiziala, garai batean, latina izan zen (XI. mendean, esaterako, Nafarroako Erresuma Zaharrean) eta erromantzea (erresuma berean XIII. mendean). Euskara hizkuntza ofizial bezala Estatu Espainiarrean, lehendabizikoz, 1936ko Autonomi Estatutuan onartu zen, Gerrate Zibila bitartean.

"Euskara, gaztelania bezala, hizkuntza oficiala izango da Euskal Herrian, eta, beraz, Aginte autonomoetatik sor daitezken balio orokorreko arau ofizialak hizkuntza bietan eman ahal izango dira." [1936, Titulu 1, Artikulu 1]

Egun, Euskal Herriko Komunitate Autonomoan, euskara, gaztelaniarekin batera, hizkuntza ofiziala da eta bertako biztanleek biak ezagutu eta erabiltzeko eskubidea dute [Autonomi Estatutuko 6.1 artikulua].

"1. Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera, eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.
2. Komunitate Autonomoko Erakunde amankomunek, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren ñabardurak kontutan izanik, bi hizkuntzen erabilpena bermatuko dute, beroien ofizialtasuna erregulatuz, eta beroien ezagutza segurtatzeko behar diren neurriak eta medioak erabaki eta baliaraziko dituzte.
3. Hizkuntza dela-eta, ez da inor gutxietsiko."

[1979, Titulu 1, Artikulu 6]

Nafarroako Komunitate Autonomoan, Nafarroako eskualde euskaldunetan du hizkuntza ofizialaren izaera.

"1. Gaztelera da Nafarroako hizkuntza ofiziala.
2. Euskarak ere hizkuntza ofizial-maila izango du Nafarroako eskualde euskaldunetan. Foru-lege batek eskualde horiek zehaztu, euskararen erabilpen ofiziala arautu eta, Estatuko legeria orokorraren xedearen barruan, hizkuntza horren irakaskuntza ordenatuko du."

[Nafarroako Foru-Hobekuntzaren Legea, 1982, Artukulu 9]

Bi komunitate horiek gai honi buruzko arautegia garatu dute Euskal Herriko Komunitate Autonomoan, Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Legea (1982), eta Nafarroako Komunitate Foralean, Euskararen Legea (1986).

Estatu Frantseseko lurraldeetan euskarak ez du inolako onarpen ofizialik.
 
EUSKARAREN HOTSAK|DOKUMENTU BASEA|AHOSKERAK
Deustuko Unibertsitatea Fonetika Laborategia Bizkaiko Foru Aldundia
:: © FONATARI ::