:: Soziala ::
|
Euskara Euskal Herriko hizkuntza propioa da. Euskal Herria izenak herri euskaldunak oro hartzen ditu eta deitura arruntena da euskal gizartean bere herriaz iharduteko eta lehen testu literarioetan ere, XVI mendearen erdi aldean, ageri dena. Izen horren hitzez hitzeko itzulpena Euskararen herria litzateke. Euskaraz dakitenak eta euskal hiztunak euskaldunak dira, hau da, hitzaren osagaien esanahira, euskara dutenak.
Euskal Herria Frantziako eta Espainiako estatuetan banatua aurkitzen da, Iparraldea eta Hegoaldea jarraiberean: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa, Frantzian; Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa, Espainian. Geografikoki, mendebaldean, Bizkaiko Golkoa du eta ekialdean, Pirinioak; iparraldean, Aturri ibaia, eta hegoaldean, Ebro ibaia. Azaleraz, 20.524 km² ditu; biztanleak 2.901.000 dira, gutxi gora behera.
|
HEDADURA |
BIZTANLEAK |
Bizkaia |
2.217 km² |
1.122.637 |
Gipuzkoa |
1.980 km² |
673.563 |
Araba |
3.037 km² |
286.387 |
Nafarroa |
10.421 km² |
555.829 |
Lapurdi |
800 km² |
219.029 |
Nafarroa Beherea |
1.284 km² |
28.076 |
Zuberoa |
785 km² |
15.535 |
|
(Hegoaldeko datuak 2001 urteari dagozkio; Iparraldekoak, aldiz, 1999 urteari dagozkio.) |
Administrazioari dagokionez, Estatu Espainiarrean, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Arabak Euskal Herriko Komunitate Autonomoa osatzen dute; eta Nafarroak, komunitate probintziabakarra izaki, Nafarroako Komunitate Forala. Estatu Frantseseko hiru lurraldeak Akitaniako Eskualdea edo Pirinio Atlantikoetako Departamendua deitzen den barrutiko parte dira.
Euskaldunen Kopurua lurraldeka |
% |
Euskaldun
elebakarrak |
Elebidunak |
Elebidun pasiboak |
Elebakar
espaniarrak/frantsesak |
E.H.K.A. |
0,6 |
24,7 |
16,3 |
58,5 |
N.K.F. |
0,2 |
9,4 |
9,8 |
80,6 |
Iparraldea |
0,7 |
25,7 |
9,3 |
64,2 |
DENERA |
0,5 |
19,9 |
11,9 |
67,7 |
|
|
|