INTRANET Euskara|Español|English|Français
FONATARI - euskal fonetikaren ataria

euskal fonetikaren ataria

:: Aurkezpen historikoa ::


LEINUEN BANAKETA

Euskara, eremu mugatu baten hainbat mendez mantendu dena, komunikazio-hizkuntza izan da komunitate egonkor batean, zenbait atal politiko eta administratiboetan zatiturikoa bada ere. Duela gutxi arte, ez da hizkuntza ofiziala izan eta, horren ondorioz erabili ez denez ez administrazioan ez irakaskuntzan, bere erabilera idatzia oso mugatua izan da. Aldaki literario desberdinetan eman izan ziren idatzi urriek ez zuten lurraldeko mugak gainditzerik lortu.

Beraz, euskara areago zatituz joan da azken mendeetan, egungo aldaki dailektaletan duen egoerara iritsi arte. Aldaki hauen arteko zenbait desberdintasun lexiko, morfo-sintaktiko eta, murritzago, fonetiko inguruetako hizkuntza erromanikoekin, espainolarekin, frantsesarekin eta okzitanoarekin alegia, izan duten ukitaldien ondorio dira.

Erdi Aro luzean latinetik eta erromantzeetatik asimilaturiko mailebuek berrikuntza berdinak agertarazten dituzte euskalkietan oro har. Orobat, lehenengo lan literarioak XVI. mendekoak izaki, horien aurretiko lekukotasun idatziek ere, gero eta gehiago aurkitzen baitira, garai horietan euskalkien arteko hurbiltasuna handiagoa zela aditzera ematen dute.

Edonola ere, tribuen arteko zatiketa zaharrak eta haien gainean sortu ziren banaketa eleiztiarrak aski egoki lotzen dira egungo banaketa dialektalarekin. Horregatik, suposa daiteke badela fondo dialektal bat egungo banaketa diatopikoaren antzerakoa, egitura bakar eta tinko baten zurkaiztua eta hizkuntzaren batasunari euskarak jasan behar izan dituen aldarte guzien gainetik eusten diona.

 
EUSKARAREN HOTSAK|DOKUMENTU BASEA|AHOSKERAK
Deustuko Unibertsitatea Fonetika Laborategia Bizkaiko Foru Aldundia
:: © FONATARI ::