Euskara|Español|English
manuscrito
|| TESITEK ||
BONAPARTE ONDAREKO ESKUIZKRIBUAK - FONDO BONAPARTE
Bonaparte

Argitalpen digitala

Euskararen aberastasun dialektala Luis Luciano Bonaparte Printzeak bildutako testu idatzietan aurki daiteke. Web orri honetan aipatutako corpusa osatzen duten dokumentu guztiak formatu digitalean argitaratzen joango dira, corpus-hizkuntzalaritza filologia berriarekin batzen delarik. Euskalki eta garai ezberdinetan kokatzen diren testu hauek esparru ezin hobea hartzen dute XML (Extensible Markup Language) markaketa lengoaia bidez edizio digitalizatuan aurkezteko. Etiketatzeko sistema hau konbentzionala da, eta diziplina artekoa izateaz gain, nazioartean ezaguna eta erabilia da. Lan honen helburutarako aukerakoa gertatzen da, testuen hizkuntza arlo literarioarekin batera uztartzeko eta kudeatzeko aukera bikaina eskaintzen duelako, hauen babes, irakaskuntza eta ikerketari lehentasuna emanez.

Beraz, baldintza filologikoak betetzen dituen edizio aberastua aurkezten da. Bide batez, nabigagarria da, bilaketak eta kontsultak modu errazean egin daitezkeela esan nahi baita, testuen etiketatze prozesu zorrotzaren bidez egina dagoelako.
 
Testuen hautaketa|Analizatzaile morfologikoa|Analizatzaile sintaktikoa|Glosarioa|Testuen erkaketa|Batueratik
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia UNIVERSIDAD DE DEUSTO · DEUSTUKO UNIBERTSITATEA