Euskara|Español|English
manuscrito
|| TESITEK ||
BONAPARTE ONDAREKO ESKUIZKRIBUAK - FONDO BONAPARTE
Bonaparte

Egitasmoa

web honetan testuen edizio digitala eta etiketatua eskaintzen da

Bonaparte Ondareko euskarazko eskuizkribuen edizio paleografiko-linguistikoa euskal dialektologiarako aurrerapauso garrantzitsua izan zen, ikertzaile eta irakurleei euskalki guztietan idatzitako testuak irakurtzeko bidea eskaintzen zielako. Bereziki interesgarria gertatzen da bilduma hau, izan ere, gaur egun galduta dauden, baina XIX eta XX. mendeetan bizirik zeuden zenbait euskalkitako testuak biltzen baitira, batetik, eta bilduma osoa osatzen dutenetarik gehienak argitaratu gabe zeudelako, bestetik. Publikazio hark, 1992-1999 urte bitartean egina, 12.000 orrialdetik gora biltzen zituen 26 ale marduletan.

Dokumentu hauek, esan bezala XVIII eta XIX. mendetakoak dira eta euskalkien aldakiak eta horien bereizgarriak ezagutzeko oso interesgarriak gertatzen dira. Erraz erabili eta ongi aprobetxatzeko, bestalde, CD baten bilduz edizio digitala egin zen 2004. urtean. Eskuizkribuen edizioarekin batera, euskalkika sailkatuz, testuen analisi fonikoa, morfologikoa, lexikoa eta baita grafikoa ere egiten da.

Hala eta guztiz ere, egungo komunikazio mailan sortu diren teknologi berriek eta eten gabe egiten diren aurrerapen handiek, testuak hagitzik aiseago erabiltzeko ez ezik, baita erosoago aztertzeko aukerak ere eskaintzen dituzte. Horrela, web honetan testuen edizio digitala eta etiketatua eskaintzen da. Bestalde, hizkuntzei aplikatutako teknologi berri horiek baliatuz, euskararen euskalkiak, diakronia mailan, arlo morfo-sintaktikoan aztertzeko erdi automatikoa den analizatzaile bat eskaintzeko aukera ematen digute.
 
Testuen hautaketa|Analizatzaile morfologikoa|Analizatzaile sintaktikoa|Glosarioa|Testuen erkaketa|Batueratik
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia UNIVERSIDAD DE DEUSTO · DEUSTUKO UNIBERTSITATEA